Leire Sanchez naiz, DBH
4. Mailako ikaslea, eta zirikiña proiektuan martxan jarri zenetik LMH 3A ko
klasera joaten naz eguazten guztietan andereño Alaitzengana matematiketan
laguntzera.
Lehenengo egunean klasera
sartu nintzanean umeak harrituta gelditu ziran, baina haietako batzuk nigana
hurreratu ziran eta nor nintzan eta zertarako nindoan azaldu neban. Hurrengo
egunetan klasera sartzen nintzanean guztiak agurtzen eustien eta besarkada bat
ere emoten eustien.
Matematiketan laguntzea
lehenengotan zaila iruditu zitzaidan, ez nekialako zelan azaldu behar neban
umeek ulertzeko, baina apurka apurka ikasi egin dot eta lagungarria izan nazala
uste dot.
Oso esperientzia dibertigarria eta polita
iruditu jat, eta besteak laguntzeko aukera paregabea izan dala pentsatzen dot.
Pena handia emoten deust joateari uztea,
dudarik gabe gomendatuko neuke zirikiña proiektuan parte
hartzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina