2013/06/04

Leire Zubizarreta Zirikiña Proiektuan

Ni, Leire Zubizarreta naz, DBH 4.mailako ikasle bat eta zirikiña proiektuan izan dodan esperientziari buruz idatziko dot.
Zirikiña proiektuan LMH, HH, edo idazkaritzan laguntzean datza.
Ni astelehenero, haur hezkuntzako 3 urteko umeekaz egon naz Idoia andereñoagaz.

Nire eginbeharra, klasera sartzerakoan zirikiñak jartzen laguntzea da, eta hori egin eta gero korroa egiten dogu.
Korroan, makinista izendatzeaz gain, eguneroko lanak egiten doguz hau da; umeak zenbatu, eguraldia zelan dagoan jarri, menua ikusi eta abar.



Oso gustura sentitu naz proiektu honetan.
Lehenengo egunetan nahiz eta oso pozik joan, pixka bat urduri nengoan ez nekialako ondo zer egin, baina gutxika-gutxika eguneroko lana zelakoa zan ikusita konfidantza hartzen joan nintzan.
Proiektu hau interesgarria iruditu jata, alde batetik, Idoia andereñoagaz ikasi dodalako oso garrantzitsua dala guztora egitea zure lana, hau isladatzen dalako haurrenganako xera handia eskeintzean.

Beste alde batetik, umeak hain txikiak izanik gauza barriak ikasteko irrikitan dagozala ikusi dot, eta umeak beti aurkitzen dabela pozik egoteko modua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina