Asteazken honetan, astero lez, Zirikiña proiektuan parte
hartu dut LMH-ko klase bat lagunduz, normalean hizkuntza klasean laguntzen
dudan, aste honetan ordez ingurunen egon naiz eta haurrei lagundu diet. Beraien
lana makina batzuk haiek nahi zuten moduan sakabanatzea zen eta hori egiten lagundu
diet ideiak ematen. Egun honetan gauza bat ikasi dut, ikaragarria dirudien arren
10 edota 11 urteko haurrak oso azkarrak dira eta guk uste dugun baino askoz
gehiago dakite, horrez gain beraien imajinazioak mugarik ez duela ikusi dut.
Aparte, oso gustura egon naiz klasean, mutiko horiek asko maite ditut, oso
maitakorrak baitira. Hurrengo asteazkena heltzeko zain nago jada!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina