Kaixo,
ni Jon Redondo deitzen naiz eta HH-ko umetxoekin ibiltea tokau egin jata. Badira
4-5 aste, klase honekin klaseak ematea tokau izan jatan eta esperientzia berri
bat izateko asmotan gogotsu hasi nintzan. Egia esan, oraindik ez dot galdu
neban ilusio handia, izan ere orain lehen baino ilusionatuagoa nago. Klaseak
aurrerantz doaz eta bertan daroadan klase egun kopurua be, hori kontuan hartuta
lehen egunetik ona hobekuntza bat izan dodala esango neuke. Jadanik gero eta
lasaiago aurkitzen naiz umeen artean betidanik ezagutuko nebazan bezala. Haiek
be, klaseko kide bat gehiago bezala hartzen ari nabe, pausu itzela, daroadan
denbora kontuan izanda. Lehen egunetik ona, nireganako portaera aldatu oi da,
beste maisu bat bezala hartu bainabe. Horregaitik eta esan dodan guztiagaitik
proiektu hau ospatzea eragin dauan taldeari eskerrak ematea gustauko
litzaidake, eta klase berberan edozein gauzataz gehiago jakiteko eta oraindik
falta diran momentuak bizitzeko irrikaz!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina