Kaixo, Mikel Cortes naz eta aurten Begoñazpi Ikastolako
zirikiña proiektuan parte hartu dot. Proiektu honen helburua, arazoak daben pertsonak
laguntzea da. Ni adibidez gazte ematen dot eta badago bizpahiru pertsona
arazoak daukiela ikasgai horretan eta horretarako nago haiei laguntzeko.
Zer egin dot? Lehen
esan dodan moduan ikasleak laguntzeko nago eta haien arazoak nahiz galderak
erantzuteko. Haiek bere andereño edo maisua moduan tratatu behar digute
proiektuan parte hartzen dogun guztioi. Irakaslea zerbait egin behar badau
klasetik kanpo neuk eramaten dot klasea.
Zelan sentitu naz? Lehenengo egunetan urduri nengoan ez nekialako nondik hasi. Irakasle moduan
nire lehengo esperientzia zan baina asteak pasata konfiantza hartu dot andereñoagaz
eta ikasleekaz. Ikasleak arduratsuak dira badakielako noiz lan egin eta noiz
barreak bota, oso pozik nago nire klaseagaz.
Zer ikasi dot? Proiektu
honetan hainbat gauza ikasi dodaz, baina lehengo egunetik ikasi nebana, pazientzia
eukitea zan, ikasleak umeak ziralako. Neure momentua itxarotea be ikasi dot eta
momentua helduko dala be. Lasai itxaron behar dozu zure oportunitatea, horrela pazientzia
eukitea lortuko dozu. Bete positiboan pentsau behar dozu ahalik eta hoberen
egiteko. Adin txikikoa den pertsona bati nola tratatzea be ikasi egin dot,
astiro eta modu onean hitz eginez.
Hau guztia esanda ikastolari
eskerrak emon gura deutsadaz esperientzia hau disfrutatzeko aukera
emateagaitik. Bikain pasatu dot, disfrutau dot, esperientzia hau ez da azkar eta
erraz ahazten dana. Oso gustora egon naz klaseagaz eta espero dot umeak nirekin
pozik egotea be.
Esperientzia hau bukatuko ez
balitz……………………….
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina