Ni Ander Maidagan naz,
Begoñazpi ikastolako DBH-ko laugarren mailako ikaslea. Hirugarren ebaluaketa
honetan, Emiliok, gure erlijio eta etikako irakasleak; zirikina proiektua proposatu
euskun. Guztiok ume txikiak zaintzea eta esperientzia berri bat eukitea oso
ideia ona zala pentsatu gendun. Gure poza ikustean, elkarrizketa batzuen bidez,
zein arlotan klase eman gura izango geunke adostu genduan eta guztiekaz
amaitzean proiektuagaz hasi ginan.
Astelehen goizetan egitea
tokatu jakun. Lehen eguna heltzean guztiak nahiko urduri gengozan. Ez genkian
nola erantzungo eben irakasle berri bat eukiela ikustean. Ordua heltzean
harrituta geratu ziran, ez ekien nor zalako maisu berri hori, baina
pixkanaka-pixkanaka gehiago hitz egiten eta nire laguntza jasotzen hasi ziran.
Euren andereñoa Enara zan, asko lagundu deust eurekin hobeto konpontzen eta
espero dot nik berari ere lagundu izan izana. Asteak igaro ahala gero eta
normalago ikusten eben nire presentzia eta azkenean gauza normal bat lez hartu
eben.
Lehenengo egunetan nahiko
urduri nengoan baina gero eta hobeto konpontzen naiz eurekaz eta gogo gehiagogaz
joaten naiz astelehen goizetan. Ikasturtea amaitzear dago eta ez dira klase
asko geratzen, ez dot uste inork proiektu hau bukatzea gurako dauanik oso
esperientzia ona izan dalako.
Proiektu honetan asko
ikasi dodala uste dot eta klase honeetan ikasi dodana etorkizunean erabilgarria
izango dala pentsatzen dot. Oso ondo prestatuta dagoala pentsatzen dot eta
hurrengo urteetan egiten jarraitzea espero dot. Hurrengo urteetan proiektu hau egingo
dabenei benetan aholkatzen deuset, honelako aukerarik galdu ez deien.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina