2013/06/05

Natalia Araukua Zirikiña Proiektuan

Kaixo, ni Natalia Araukua naz, Begoñazpi Ikastolako DBH 4. mailako ikasle eta hiruhilabete honetan zirikiña proiektuan parte hartu dot. Haur Hezkuntzako 3B klasean Mireia Iturri andereñoari laguntzen deutsat.



Eguaztenero lehenengo orduan igotzen naz eta andereñoa heldu baino lehenago umeak zirikiña jartzen dabe eta ekarri dabezan gauzak erakusten deuste edo zer egin daben kontatzen dabe. Mireia heltzean, guztiak korroa egitera doaz eta egun horretako makinista edo arduraduna, nor falta dan, zer eguraldi egiten dauan, zer egun dan eta jateko egongo dana klase guztiari "azaltzen" deutsa.
Korroa amaitzen dogunean, denbora dagoanean, matematika apur bat egiten dogu. Andereñoak fitxa bat azaldu eta danon artean egiten dabe, eta gero bakoitza bere txokora joaten da eta han bakarka egiten dabe.


Hasieran, oso urduri nengoan ez nebalako inoiz honelako gauzarik egin, baina apurka apurka umeekaz konfiantza gehiago hartzen joan naz eta orain oso gustura igotzen naz astero eta oso ondo pasatzen dot eurekaz. Mireia andereñoak asko lagundu deusta be eta asko ikasi dot. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina