2013/06/04

Joseba Aguilo Zirikiña Proiektuan

Iaz bezala, aurten be laugarren mailako ikasle guztiok erlijio eta etikako Zirikiña proiektuan parte hartu dogu. Honen helburu nagusia umeekaz egotea eta honeek laguntzea da. Horregaitik, ikasleok haur eta lehen hezkuntzako klaseetan zehar banatu gara bertako irakasleak laguntzeko.

Ni lehen hezkuntzako 4E taldera noa martitzenero Ainhoa andereñoari gaztelera emoten laguntzera. Normalean, ni ikasleen zalantzak argitzen ibilten naz, eta nahiz eta hasieran arraro sentitu, egunak pasatu ahala gustua hartu neutsan.



Lehenengo egunetan, ez nekian oso ondo zer egin behar neban eta lan gehiena Ainhoak egiten eban. Hau ez zan izan lehen klaseetan euki neban arazo bakarra: ez nekizan umeen izenak. Honek lelokeria dirudien arren, arazo honen erruz momentu deserosoak euki dodaz, umeei hitz egiterakoan adibidez. Egunak pasatzen ziran neurrian, konfiantza eta niganako segurtasuna hartzen joan nintzan, eta honeri eta umeen eta irakaslearen harrera onari esker, martitzenero goiko eraikinera irribarrea ahoan daroadala joaten naz.


Proiektu honeri esker, gaztelerako zenbait gauza ikasteaz aparte, umeekaz zelan egon be ikasi dot. Gainera, orain badakit zelangoa dan irakaskuntza mundua eta irakasleak ulertzen hasi naz, momentu honetan klaseak emotea zer dan dakidalako. Halanda be, honetaz guztiaz aparte, eta nire eritxiz garrantzitsuagoa dana, lagun barriak egin dodaz: 4Eko ikasle bikainak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina