Kaixo! Begoñazpi Ikastolako DBH
4. mailako ikaslea naz, eta kurtsoko ikasle guztiak lez, Zirikiña proiektuan
parte hartzen dot. Proiektu hau, astean behin, HH edo LMHko
irakaslearen laguntzaileak edo idazkaritzan laguntzaileak izatean datza.
Hasieran zer egitea gustatuko litzaiguke galdetu
euskuen eta niri Haur Hezkuntzan (HH) egotea gustatuko litzaidakeela esan
neban. Eta nik eskatu neban bezala, HHko 3 urteko ikasleekin tokatu
jatan. Haren irakaslearekin oso pozik nabil, barikuro ordu baten bera laguntzen.
Ordu honetan, goizeko lehen ordua danez, korroa egitea tokatzen jata eta otoitz
egiten, klaseko umeak zenbatzen, bazkaltzeko zer dagoan esaten datza. Umeekin
abestu egiten dot, jolastu, matematikak egin eta bikain igarotzen dogu denpora!
Oso ondo pasatzen dot ordu honetan, eta
unibertsitatean hori ikasi eta andereño lez lan egin gura dodala argi daukat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina