Kaixo, ni Izaskun Tejero
naz, DBH 4.mailako ikaslea, eta erlijio ikasgaiko azken ebaluaketa honetan
zirikiña proiektuan parte hartzen dot.
Proiektu honetan LMH eta
HH-ko irakasleak laguntzera joaten gara eta nire kasuan HH-ko 5 urteko gelara
joaten naz eguaztenero. Nik emoten dodan ikasgaia musika da eta Nerea Peña
andereñoagaz egoten naz dantzak eta abestiak prestatzen. Goizeko lehenengo
ordua danez, korroa egiten dogu eta
eguneko makinistak panela betetzen dau, geroago andereñoak prestatu
dauzan gauzak egiten doguz, batzuetan mozorroak egiten doguz eta beste
batzuetan dantzatu edota musikalak esaiatu.
Nire ikuspuntutik
proiektu hau aukera paregabea da gauza barriak ezagutzeko eta besteak laguntzeko,
gainera, dibertitzeaz gain gauza asko ikasteko aukera emoten deusku, helduen bizitzarako
prestatuz. Beraz, proiektuari esker gauza gehiago egiteko gauza nazala
sentitzen dot .
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina