Pasadan urteko ikasleak lez, aurten be
laugarren mailako ikasle guztiok etika ikasgaiko Zirikiña Proiektuan parte
hartzen gabilz. Ikasle bakoitzari HH-ko edo LH-ko klase bat tokatu jako eta
astero, ordubete irakasleei laguntzen joaten gara. Ekintza honek, umeekaz nola
jardun eta irakasleen lana zelakoa dan ikasteko aukera emoten deusku.
Nik, aurretiaz eskatu neban bezala, sortea
euki dot eta haur hezkuntzara joatea tokatu jat; 5A taldera hain zuzen be.
Bertako andereñoa Esti da eta, hasieratik, oso harreman ona izan dogu.
Bariku goizero, ordubete, oso gogotsu joaten
naz. Lehenengo egunetan nahiko urduri sentitu nintzan, umeak nigandik ikastea
erantzunkizun oso handia dalako. Halanda
be, denbora laburrean, lotsa eta bildur guztiak desagertzen joan dira.
Barikuro, klasera heltzen nazanean umeak
asteburuan egingo dabena kontatzen etortzen jataz. Behin zirikiña jarrita,
umeak lasaitzeko, korrika egitera joaten gara. Klasera bueltatzen garanean,
korroa egiten dogu eta bertan, asteburuko planak kontatu eta eguneroko panela
betetzen dogu. Ingeleseko irakaslea etortzen
danean, nire denbora bukatzear dagoala esan gura dau. Normalean, 5 minutu
gehiago egon eta jada joaten naz.
Orokorrean, barikuro, antzeko plangintza egin
arren, beti, irakaspen eta esperientzia barri bategaz urtetzen naz. Gainera,
azkenengo aste honeetan Estik pere postua itxi eta korroa zuzentzen itxi deust.
Eguneroko panela betetzen gagozala danak adi
ikustea, oso pozik eta egindako lanagaz asetuta sentiarazten nau. Izan be,
umeak klasean isilik egotea, nigan konfiantza daukienaren seinale da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina