Aurten, beste urte batzuetan bezala, zirikiña
prioektua egin da ikastolan. Honetan, 4.DBHko ikasleak lehen hezkuntza eta haur
hezkuntzara goaz astero klase bat edo zerbitzu bat eskaintzera, adibidez
idazkaritza.
Hasteko, lehenengo egunean lotsa gehiago sentitzen
duzu baina berehala moldatzen zara, 10 minututan zaude klasea ematen maisu bat
bezala. Umeei ezta ez zaie kostatzen ia ezer moldatzea zure presentziara.
Halaber, hori alde batera utzita ederki sentitzen zara klasea ematen eta umeak
errespetatzen zaituztela ikusten. Aurkezpen bat egiten ari direnean, esateko,
eta zuk ebaluatzen ari zarela ikustean ondo egiten saiatzen direla ikustean
sentsazio oso ona daukazu.
Maisu edo andereño baten lana nola den ikasten
duzu eta bere paperan jartzen zara eta klase bat irakasle baten puntutik
ikustean gauza asko aldatzen dira. Adibidez, “Bakarrik ari nintzen gauza bat
galdetzen” aitzakia lerdoa iruditzen zaizu zuk ikusten duzuna jendea hitz
egiten delako. Horretaz aparte, lana egin behar duzun lan bat da, lehen
hezkuntzan gutxienez, ez dakidalako nola den haur hezkuntzan edo bigarren
hezkuntzan, baina merezitzen du.
Lanak edo azterketak zuzendu, klase eman, umeak
lagundu… eta beste gauza asko egin ditut urte honetan. Nire gustukoena: umeak
lagundu. Zuregana joaten direnean galdera batekin edo deitzen zaituztenean
zerbait galdetzeko eta ez irakaslearengana ulertzen duzu. Zu irakasletzat
daukate.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina