Kaixo, Esti Sarasola naz, DBH 4.A gelako ikaslea. Aurten,
hirurgarren urtez, Zirikina Proiektuan parte hartu dogu 4. mailako ikasleok.
Emiliogaz elkarrizketa euki ondoren LMH 6.D klasean ume bati ingelesean
laguntzea egokitu jatan.
Egia esan, pentsatzen neban lez izan dira egun honeek,
espero neban guztia bete da eta ez naz damutzen parte hartu izanaz.Hasieran
normala danez urduri nengoan, ez nekialako oso ondo ze giro aurkituko neban. Ez
da bardina hiru urteko gelan edo seigarren mailan egotea, adin bakoitzak bere
beharrizanak daukaz. Batzutan zaila egin jat irakastea, batzuei gauzak ulertzea
beste batzuei baino gertatzen jakelako eta nik hori ikasi behar izan dot.
Pazientzia be garatu dot egun hauetan. Oso esperientzia aberasgarria iruditu
jat, gauza barri asko ikasteaz aparte beste batzuk be laguntzen dozuzalako ahal
dozun neurrian.
Zirikina proiektuan parte hartzera gonbidatuko neuke mundu
guztia, pertsona lez hazten laguntzen deutsulako eta zure "area alea"
jartzen dozulako behar dabenei laguntzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina