Urtero, 4. mailakoak, zirikiña proiektua deitutako ekintza egiten dogu.
Laugarren mailakoak, Lehen ezkuntza eta haur ezkuntzan dagozan klaseetara
joaten gara umeakaz egotera, andereño edo maisuak bagina lez.
Niri (Bittor Esparta), Lehen Hezkuntzako 1go mailako klase bat tokatu jatan;
1.A
Lehenengo eguna heltzen danean normala da urduri egotea, andereñoa eta umeak
ez dozuz inoiz ikusi eta ez dakizu zer pentsauko daben zutaz.
Gogoratzen dot lehenengo egunean klasera heldu nintzanean nahiko urduri
nengoala, ume txikiak ziralako eta behar bada lotsatuko zirala pentsau neban.
Baina andereñoak oso ondo tratau ninduan. Umeak be oso majoak izan ziran, euren
izenak esan eustiezan eta nik buruz ikasi nebazanean nahiko arritu zan
andereñoa.
Bigarren egunetik aurrera umeak ez eben euki inongo lotsarik eta oso ondo
igarotzen dot euren klasera noanean eguaztenetan. Brometan ibiltzen dira nigaz
eta oso ondo tratatzen nabe, barre asko egiten dot umeekaz. Lanak egiten
laguntzen dodaz batzutan eta saiatzen dot guztiek ulertzea egin behar dabena.
Esperientzia paregeabea da eta espero dot Begoñazpik urtero egitea zirikiña
proiektua, oso proiektu polita dalako eta edonori gomendatuko neuzkio
esperientzia ona izango dalako beretzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina