2014/06/18

Idoia Ubieta

Nire izena Idoia da, eta zirikiña proiektuarekin hasi ginenetik bariku goizetan LMH-ko 2.E klasera noa Sergio irakaslea laguntzera eta umeekin egotera. Lehenengo orduan iristen naiz, 8:45-tan gutxi gora behera, eta errefortzu gehiago behar duen ume batekin egoten naiz, Sergiok esan zidalako arreta berezia behar duela. Klaseak hasi baino lehen otoitz egiten dugu eta gero eguraldia begiratzen dugu. Normalean Sergiok lana ematen die eta zalantzak argitu ondoren lanean hasten dira.



Zirikiña proiektuko lehenengo egunetan oso urduri sentitu nintzen eta kexkatuta nengoen ondo egingo nuen ala ez. Baina egunak pasatu ahala hobetu sentitu naiz klasean eta asko disfrutatu dut umeak laguntzen. Esperientzia honek onera lagundu dit, orain badakidalako zer egiteko kapaza naizen eta zelan eraman behar den klase bat. Gainera nire klaseko neska-mutilak oso ondo portatu dira nirekin, eta klasean gustora sentiarazi naute. Orokorrean ez dute arazorik izan niri zalantzak galdetzeko edota laguntza eskatzeko, eta irakasle bat banintz bezala tratatu naute. Gehien dibertitu naizen eguna ikastolako euskal eguna izan zen. Barruko patiora atera ginelako eta euskal dantzak dantzatzen egon ginelako, umeek be oso ondo pasatu zuten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina