2014/06/18

Borja de la Cruz

Proiektu hau proposatu euskunean, harritu nintzan. Ez neban inoiz holakorik egin, ni, ume talde baten aurrean maisu lez… Ekintza honetaz zerbait entzun neban, baina, ez neban hau izatea espero.  Ikastolako beste ekintza batzuetan parte hartu dot, adibidez  gidari lez klaseak ematen gidari proiektuan.
Gidari proiektuan  esperientzia neukan, baina ez  proiektu berri honetan parte hartzeko.     
Nire kasuan 1.mailako umeekin egotea tokatu jatan. “Gazteak dira, ez da zaila izango”  esan neban, baina, erratuta nengoan. LMH-ko irakasleekin batzarra euki ondoren konturatu nintzan erronka bat izango zala, eta hori aparte, jakinik irakasleek puntuatzen ebela gure jarrera, eskaintzen genduan laguntza, parte-hartzea…
Nik mate, euskera eta irakurketa egin behar neban. Ez zan arazo bat, gai honetan moldatzen naiz eta.
Nire kasuan, mutil lasaia izanda eta umeekin lan egiteko esperietziarik ez eukinda , bi honek nahastu eta sortu zan  emaitza erabili behar izan neban klase aurrean egoteko eta umeekin lan egiteko.



Lehenengo egunetan egoera aztertzen nengoan, klaseen dinamika, giroa eta ikasle bakoitzeko ideia orokor bat eukiteko. Geroago, ikasleekin harreman gehiago eukiten hasi nintzan, gustoko eukiezan gauzaz galdetuz, bromak  egiten edo bakoitzari euren lanetan laguntzen. Apurka-apurka elkarreko konfiantza lortu neban, gauza garrantzitsu bat da geroago klasean lasai egoteko, gainera, konfiantza hartuta zuk klasea eroateko gaitasuna lortzen dozu.
Hasieran larrituta nengoan, ondo egingo neban? Zeozer egiteko gai izango naz?. Baina, anderenoaren laguntzarekin gero eta konfiantza gehiago neukan nire buruarekin. Nire hasierako ustea aldatu zan.                   Ikasleak arreta egozala ikustean eta egiten nebana interesatzen eutsiela ikusita errezagoa izan zan klasea ematea. Kuriositate moduan, ikasleak nire mugimenduak, hitzak eta animoa imitatzen eben, baina ez era txar batean, ona baizik, eta hori morala igotzen deutsu.

Zer ikasi dodan galderari erantzutea oso zaila da. Erditik sentimendu asko sortzen eta garatzen direlako: Asetasuna, alaitasuna, larritasuna, afektua… .. Esperientzia hau deskribatzeko arraro hitza erabiliko neuke. Ez era txar batean, bere esanahia esaten dauan moduan, gauza berri bat moduan. Hau guztia orokortzeko, esperientzia hau bizi behar da, gustukoa izan edo ez izan daiteke, baian bizi behar da.                               

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina