Ni Lucia Isasi naz, DBH 4.mailako ikaslea eta
aurten zirikiña proiektuan parte hartu dot. Nire klasea 6.mailako E klasea izan
da, euskerako ikasgaiarekin. Hasieran beldurtuta nengoan 6.mailakoak nagusienak
ziralako eta gainera txarto egin ahal izateak urduri jartzen ninduan. Lehenengo
egunean oso urduri eta beldurturik sartu nintzan klasera, sartzean umeak eta
andereño Idoia esagutu eta neure burua aurkeztu neban. Eurak esagutzean lasaiago geratu nintzan.
Egunak pasa gustorago eta gogotsuago nengoan klasean.
Esperientzia bikaina izan da, eurengandik asko
ikasi dot eta konturatu naz andereñoa izatea ez dala erreza, baina klase
jatorra izanez gero ilusino handikoa da klaseak emoten joatea. Benetan esperientzia polita izan da eta asko
gustatu izan jat klase hau tokatu izanak, oso gustora sentidu naz eurekaz
klasean eta beste leku batzuetatik topatzean.
Zirikiñan parte hartzea edonori gomendauko
neuskio, oso esperientzia polita da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina