Kaixo, ni Alba
Santamaria naz, Begoñazpi Ikastolako DBH 4. mailako ikaslea eta hiruhilabete
honetan zirikiña proiektuan parte hartu dot. Haur Hezkuntzako 3D klasean
Gurutze andereñoari laguntzen deutsat.
Martitzenero lehenengo orduan igotzen naz eta andereñoa heldu baino lehenago
umeak zirikiña jartzen laguntzen deutset. Gurutze heltzerakoan, guztiak jersartzen
dira eta egun horretako makinista korroa egiten dau, hau da, nor falta dan, zer
eguraldi egiten dauan, zer egun dan, egun horretan zer egingo daben eta
jateko egongo dana esaten dau. Korroa amaitzerakoan, kalera irtetzen gara
umeak korrika pixka bat egiteko eta ondoren, matematika apur bat egiten dogu. Klaseko
batzuei zenbatzea esaten deutsa nota jartzeko edo andereñoak fitxa bat azaldu egiten
dau gero bakoitza bere txokoetan egiteko.
Hasieran oso urduri joaten nintzan,
zer egingo neban ez nekialako eta umeak nolakoak izango ziran ez nebalako
imaginatzen. Baina orain denbora pasa dela oso gustura joaten naz, andereñoa
laguntzeko prest eta umeei nik dakidana irakasteko eta haien gauzetan
laguntzeko gogoekin. Gainera apurka apurka umeekaz konfiantza gehiago hartzen
joan naz. Klase honeen bitartez asko ikasi dodala pentsetan
dot, nire laguntasuna eskaini deutsiet, nik dakidana hareei erakusten zaiatu
naz eta garrantzitsuena niretzako pazientzia eukiten ikasi dodalako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina