2020/03/25

Haizea Leon Zirikiñan


Orain dala hilabete batzuk, 2.ebaluaketaren hasieragaz batera, Zirikiña proiektua egiten hasi ginan. Niretzako oso esperientzia onuragarria izan da. Betidanik gustatu jataz umeak eta haiei gauzak azaldu eta lagundu ahal izanak asko pozten nau.



Eguenero, lehenengo ordua pasatzen neban LH6 mailako klase bategaz, Peioren klasea. Lehenengo asteetan, proiektuko klasea eukien eta "Expovacaciones" proiektuan lan egiten ebilen. Lehenengo egunean adibidez, umeak irteera bat izan eben eta autobusera joaten laguntzea izan zan nire betebeharra. Hurrengo egunetan, "Expovacaciones" proiketua lantzen ibili ziran Peiogaz eta ni galderak erantzuten edota laguntzen egon nintzan. "Expovacaciones" astean, umeakaz egon nintzan azken erretokeak egiten, baita DBH-tik mailak igotzen eta jartzen laguntzen ere. Ondoren, proiektua amaitu zanean, mateko klase zoragarri bat euki eben eta egun horretan asko disfrutatu neban. Beste egun baten, bertsolaritzako klasea euki eben eta abesteari ekin eutsien guztiok batera. Azken egunean, euskera azterketa eukiela konturatu nintzan hara heltzean, eta haien dudak eta galderak erantzuten ibili ginan Peio eta biok.

Ebaluaketan zehar, oso ondo sentitu naz. Umeak, beste baten moduan hartu ninduen eta oso denbora dibertigarria pasatu dot haiekaz. Peioren partez ere tratu ezinhobea jaso dot eta hori eskertzekoa da. Esperientzian zehar oso gustura egon naz, eta ondo pasatzeaz aparte gauzak ikasteko ere balio izan deust.

Gauza piloa ikasi dodaz esperientzia honetatik. Haien artean garrantzitsuena irakasleak egiten daben lana da. Nik Matematikako karrera egitea pentsatuta daukat eta gero irakasle izateko master bat egitea pentsatuta neukan. Orain, esperientzia honi esker, inoiz baino argiagoa daukat masterra egin gura dodala. Umeakaz denbora egotea gogorarazi egin deust zenbat gustoko dodan besteei gauzak azaltzea eta ulertaraztea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina