2020/03/27

Izaro Etxeberriaren Zirikiña


Urtero lez, erlijio ikasgaian DBH 4.mailako ikasleok Zirikiña izeneko proiektua burutu behar izan dabe. Aurten nire klasekideekaz batera, niri egokitu jatan proiektuan parte hartzea.

Orain dala hainbat hilabete, 4A-ko ikasleok kurtso ezberdinetako klaseetara joan behar izan ginan. Hiru hilabeteetan zehar asteleheneko lehenengo orduan proiektua gauzatzen genduan.



Aurretik erabagi izanda, Lehen Hezkuntzako 3.A-ko gelara joatea egokitu jatan. Gorputz hezkuntzako ikasgaia eben, Iñigo Azkueta irakasleagaz. Lehenengo asteetan hainbat jolas eta ariketa desberdin egin ostean, ikasleek gorputz adierazmena landu behar izan eben, taldeka dantza bat sortuz. Honetan ikasleak laguntzen ibili nintzan, dantzan oso trebea ez izan arren. Dantzak aurkeztu ondoren, azken asteetan jolas eta ariketa ezbardinak egiten jarraitu ebezan.

Hiru hilabeteetan zehar irakasleagaz eta ikasleakaz batera oso gustura sentitu naz.
Pazientzia oso gitxiko persona nazanez, irakasleen lana gero eta gitxiago gustetan jat. Dana dala, Zirikiña proiektuak daukan helburua oso garrantzitsua da; beti languntzeko prest ibili beharko ginan. Besteak laguntzea onuragarria eta aberasgarria dala pentsetan dot, beti zeozer barria ikasi leiteke.

Proiektu honetatik esperientzia zoragarria eroateaz batera, beste ideia garrantzitsu bat be eroaten dot. Gorputz hezkuntza ikasgaiari buruz neban pentsamendua guztiz aldatu da.

Zalantza barik, ikasgai honek be garrantzia dauka. Gaur egun bizitzen gagozan konfinamendua ikusita ideia hau ziurtatu leiteke, adituek kirolari garrantzia handia emoten deutsie. Aitatu bezala, gure egunerokotasunean ezinbestekoa da.

Eskerrik asko,

Izaro

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina