2020/03/03

Jon Medeiros


Urtero bezala, DBH 4. mailako ikasleok, Zirikiña proiektuan parte hartzeko aukera izan dugu. Emilio irakasleak, nire gelako ikaskide bakoitzari Lehen Hezkuntzako talde bat egokitu zigun, nirea Lehen Hezkuntzako 6. maila izanik.
Horrela, astelehenero, Gorane irakaslearen laguntzarekin, matematika irakasgaian parte hartu dut. Hasiera batean, ez nekien oso ondo zer egin behar nuen eta nola parte hartu gelan, baina Gorane irakasleari esker, apurka-apurka nire betebeharra zein zen definituz joan nintzen, hau, ikasleok irakasgaian zituzten zalantzak argitzea izanik.
Oso esperientzia aberasgarria izan da niretzat, kapaz ikusi dudalako nire burua 6. mailako ikasleei laguntzeko, hauen kezkak ahal nuenean argituz.
Zenbait asteetako astelehen goizetan, lehen orduan, gogotsu heldu naiz ikastolara, Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleekin lan egiteko. Ikasleak, oso atseginak izan dira nirekin eta egindako lana eskertu didate egunero. Gorane irakaslea ere, oso atsegina izan da nirekin eta asko lagundu dit.
Bukatzeko, esperientzia honetan oso gustura egon naizela eta asko ikasi dudala esan behar dut. Alde batetik, matematika irakasgaiko edukiak birpasatzea baimendu dit, eta bestetik, besteak laguntzeko dugun gaitasunetan ohartzeko aukera izan dut, eta hori hoberena izan da. Esperientzia paregabea izan da. Eskerrik asko guztiei esperientzia eta aukera hau emateagatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina