2020/03/04

Lander San Andres

Kaixo, Lander San Andres deitzen naz eta zirikiña proiektuan parte hartu dot. DBH 4.B-ko
ikaslea naz eta martitzen goiz guztietan LMH 3.A gelara noa Matematikan laguntzera.
Klasea hastean, eguneko arduradunak bere zereginak egiten dauz eta guztiok batera otoitz
egiten dogu. Ostean, irakaslea, Itziar Etxanojauregi, eragiketa edo buruketak azaltzen
hasten da eta ikasleak azaldu dauazan eragiketa edo buruketa motak praktikan jartzen
dabez geroago. Klase honeetan, Arrateri, Unaxeri eta Sarari lagundu deutset bereziki.



Besteak laguntzea oso pozgarria da niretzat. Baina, programa hau besteen onurarako
zerbitzu bat egiteaz haratago doa. Martitzen goiz batzuetan oso gogotsu heltzen nintzan
ikastolara proiektu hau egiteko. Klaseko giroa oso atsegina izan da, umeen partetik eta
Itziarren partetik, umeen konfiantza neureganatu dodala pentsatzen dot.

Proiektu honeri esker, hainbat gauza ikasi dodaz. Lehenik eta behin, momentu honetara arte
ezagutzen ez nebazan ezaugarriak daukadazala. Banekian umeakaz egotea gogoko nebala
baina hasieran beldur nintzan ia eurek gustoko izango eben nigaz egotea, beraz, beraiek
nigaz egotea gogoko dabela konturatu naz. Esperientzia paregabea izan da, eskerrak eman
behar deutsedaz guztiei aukera hau emoteagatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina