2020/03/30

Olatz Lopez Zirikiñan


Nik zirikiña proiektua LMH-ko 4. mailan, A klasean egin neban. Klaseko andereñoa Ainhoa zan eta andereño alaia eta oso atsegina da. Ikasleak oso ondo zaintzen dauz eta guztiak bardin tratatzen dauz.

  

Oso alai eta eroso sentidu naz klase horretan, batez ere umeak oso alaiak zirelako, astelehenetan lehenengo orduan proiektua izan arren klaseko umeak beti alai eta irribarre bategaz egozan eta hori nire egun guztia konpontzen eban, jendea alai ikusten dodalako nik ere alai jartzen nazalako.

  
Proiektu honetan, hainbat gauza ikasi dodaz baina garrantzitsuena pazientzia eukiten izan da. Ikasi dot batzuei gauza batzuk gehiago kostetan jakezela, baina hori mundu guztiari gertatzen jako. Ikasi dot ez zarala arlo edo gai guztietan ona izan behar, eta pazientziagaz eta interesa jartzen gauza barri asko ikasi daikezuz. Gainera nik, umeak maite dodaz eta ume batek niri zeozer klasean zerbait galdetzen eustanean oso ondo sentidutzen nintzan. Atelehenero, gauza desberdin bat egiten genduan adibidez: Matematika, euskera…  Baina azkeneko astelehenetan proiektu bat egon ginan egiten eta umeak euskal dantzak hasi ziran ikasten. Proiektu honetan umeak arazo asko euki ebezan haien artean eta hori arazoak nola eroan behar direzan ikasi neban.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina