2020/04/04

Aiala Gainza Zirikiña etxean egiten


Aste honeetan zehar, nire ingurukoei laguntzeko eta pozik jartzeko etxetik urten barik gauza asko egin dodaz.

- Lehenengo gauza egin dodana harrikoa egitea izan da. Egun guztietan bazkaria eta afaria euki ondoren, nire gurasoei zerbitzu hau egiten lagundu deutset.
- Bigarren zerbitzua etxean egun guztietan zortziretan medikuak eta poliziek egiten daben lan handiagaitik leihora ataratzea eta txalotzea izan da.
- Hirugarren zerbitzua, nire amamari astean hirutan deitzea izan da. Oso aspertuta egoala pentsatzen neban eta deitzen dodan bakoitzean, oso pozik jartzen danez, deitzea pentsatu neban.
- Laugarren egin dodan beharra, aspiragailua pasatzea izan da. Hasieran, alpertasun handia emoten eustan hori egiteak, ez jatalako batere gustatzen.
- Bostgarren zerbitzua, nire gurasoakaz jolas batera jolastea izan da. Denpora asko pasau izan da eurekaz jolas batera ez nebala jolasten eta gainera, oso ondo pasau genduan.



- Seigarren zerbitzua, egun guztietan bazkaria eta afaria euki baino lehen mahaia
jartzea izan da. Ia beti eurek jartzen dabelako eta danon ardura danez, aste honetan
nik jarri dot.
- Zazpigarren zerbitzua, nire familiarentzako pastel bat egitea izan da. Ez dakit oso
ondo sukaldatzen, baina ondo egiten saiatu naz.
- Zortzigarren beharra egin dodana, hautsa pasatzea izan da. Ez jat hau egiten asko
gustatzen, baina azkenean azkar pasau jat hauts guztia kentzen.
- Bederatzigarren zerbitzua, nire lehengusinakaz bideodeia egin dot. Orain dala asko
da ez nebala eurekaz egoten eta berba egiten eta momentu oso ona izan dala uste
dot.
- Hamargarren eta azken zerbitzua, etxe guztia ordenatzea izan da. Dana oso
desordenatuta egoan eta gauzak ez egozan behar diran lekuan. Horregaitik, hori
egitea ondo izango zala pentsatu neban.

Normalean, nik ez dodaz gauza guzti hauek egiten, alpertasuna emoten deustalako.
Halaber, gauza hauek egin ostean oso ondo eta harro sentitu nintzan nitaz. Gainera,
hausnartzen egon naz eta gauza gehiago egin behar dodazala konturatu dot.

Azkenean, ez dodalako baloratzen nigaitik egiten daben guztia eta nik batzutan gauzak egin behar
dodazala konturatu naz. Gauza batzuk ez jakuz ezer kostatzen egiten eta gure ingurukoei alaiago jarriko doguz hauek egiten.

Horretaz aparte, hasieran ez nekian oso ondo zelan garbitu etxea. Halanda be, etxea hobeto garbitzen ikasi dot. Holan, aldi gehiagotan gurasoei lagundu ahal izango dodaz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina