2020/04/04

Ander Castrillejo Zirikiña etxean egiten


Aste honetan 3 zerbitzu mota ezbardin eskeini dodaz: Mahaia jarri eta kendu, kalera  txalokatzera atara eta egunero amamei telefonoz deitu. Hasteko, egun guztientan mahaia jarri eta kendu egin dot nire arreba Angelaren laguntzagaz. Arratsalde guztietan, mediku zein kontagiatuei indarra emateko, zortziretan nire familia osoagaz etxeko balkoira irten naz txalokatzera. Azkenik, egun guztietan nire bi amamei deitu egin dodaz ea zelan dagozan galdetzeko 10 minutu inguru bakoitzari jan ostean.



Nire ustez 3 zerbitzu honek eskeiniz hainbat ezaugarri garatu dodaz, adibide ardura. Orain arte ez neban inoiz nire amamengandiak hainbeste arduratu baina orain egun guztientan urduri nago amamei ezer gertatuko jakelakoan.

3 zerbitzu honek eskeiniz oso ondo sentitu naz egia da mahaia jartzen eta zortziretan txalokatzean oso poztasun handia sentitu dodala baina benetan ondo sentitu izan naz nire amama biei telefonoa deitzen eta ikusten ondo dagozala, aspertuta baina ondo...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina