2020/04/01

Ainhize Abiega Zirikiñan


Bigarren ebaluaketan zirikiña proiektuan parte hartu dot. Seigarren mailako klase batekin egon naiz ikasleak eta andereñoa laguntzeko. Izaskunegaz hasi nintzan, baina geroago ordutegi aldaketa bat egon zan eta Bego andereñoarekin egon nintzan. Ia denbora guztian gaztelera klasean lagundu dot, niretzako oso ona izan dana asko gustatzen jatalako ikasgai hori eta ez jatalako txarto emoten, horrela lagundu ahal izango nebala nekien.



Esperientzia oso polita izan da niretzako eta pertsonei buruz asko ikasi dot. Ni eta nire lagunak haiek baino nagusiagoak gara baina ikusi egin izan dot horrek ez dauela esan haiek baino gehiago dakigula edo pertsona hobeagoak garela. Ume haiekin egon naizenean araztasuna ikusteko gai izan naiz. Ez daukie inongo interesik gauzak egitean eta besteen alde bihotzez da. Nire egunerokotasunean ikusten dot jendea gauzak txarto egiten bakarrik haietaz pentsatzen dabelako, ikusten dot gendea gauza onak egiten zerbaiten truke. Maitasun faltsua ikusten dot egunero, pertsonak haien lagunengandik gauza onak egiten pentsatzen bueltan hartu behar dabela, eta horrela ez bada haserretu egiten dira. Baina ume honek maitasun erreala erakutsi deutsie. Haien lagunen lagunak direla, bihotzez. Eta nire adineko jende asko baino hobeagoak izan al direla. Ere erakutsi deustie gauza batzuetan ni baino gehiago dakiela, eta nagusiagoa izateak ez dauala esan nahi txikiak dakitena ni ere jakingo dodala. Andereñoak galdetzen eban gauza batzuk nik ez nekienak baina bere ikasle guztiak bai. Proiektu honek irakasten deuskuna da, nire ustez, besteetaz ikastea eta guztiak errespetatzea.

Primeran sentitu naiz proiektu honetan parte hartzen, pertsona barriak ezagutu eta lagundu ahal izan dodazalako eta horrek pozik egotea eragintzen deusta. Umeak oso ondo portatu dira nigaz eta oso ondo sentitu naiz haiekin. Haiek begiratzeak euren aurpegian irriak ikusten nebazan bakoitzean niri bizitza argitzen zan eta sentsaziorik hoberena izan zan hori. Pena handiagaz joan nintzen azkenengo aldiz, jakitean ez nintzala barriro haiekin egongo eta faltan botatzen dodaz batzuetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina