2020/04/01

Nerea Martinez Zirikiñan


Bigarren ebaluaketa hasi zanean, orain dala aste batzuk, Zikiña proiektuagaz hasi nintzan lehen hezkuntzako 1B klaseagaz.



Hasieran, Nerea Zugadigaz Art English-eko klaseetan laguntzen egon nintzan. Nik Nerea ezagutzen neban orain dala urte batzuk nire tutorea izan zalako, beraz, harreman ona euki dogu hasieratik. Hasieran, goizeko lehen ordua zanez, otoitza egiten genduan eta gero Nereak egun horretako lana azaltzen eban. Ondoren, materiala banatzen genduan eta umeak lanean hasten ziran. Nik lana nola egiten eben begiratzen neban eta zalantzaren bat baeben, laguntzen neban.

Aste batzuk barru, lehen hezkuntzan ordutegi aldaketak egon zirala eta, Erlijiko klaseetan Gurutze laguntzen hasi nintzan. Gurutzegaz ere otoitza egiten genduan eta gero lana azaltzen eban. Umeak Erlijion lantzen ebena desberdina zan arren, beste ikasgaian bezala laguntzeko gai izan nintzan.

Lehen egunean oso urduri nengoan eta ez nekian zer egin, baina laster ikasi neban eta oso gustura egon naz. Bi irakasle eta ikasgai desberdinekaz egon nazanez, klasea emoteko bi era desberdin ikusi dodaz baina bietan oso ondo sentitu naz. Proiektu honeri esker, pazientzia euki behar dala ikasi dot eta, ikasgai batzuetan erreztasun handia daukiezan umeak gero bestean agian zailtasun gehiago daukiezala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina