2020/04/04

Iraide Florez 40tena besteen zerbitzuan


40tena dena eta, denpora asko pasatzen dogu etxean eta egunero zeozer zikindu egiten dogu. Horren ondorioz, gurasoak beti garbitzen egoten dira eta laguntzaren bat ez jake txarto etortzen. Beraz, 40tena honen bukaerarte,gurasoei etxeko lanetan laguntzea erabagi egin dot, etxea garbi-garbi ikusteko eta gurasoak deskantsatzeko denpora pizka bat izateko.

HONA HEMEN NIRE ARGAZKIA PLATERRAK GARGITZEN


Egia esanda,ez jat ezer gustetan; platerak garbitzea, aspiradorea pasatzea, garbigailua ipintzea...baina gurasoak deskantzatzeko denpora pizka bat eukiela ikusterakoan oso pozik sentidu nintzan. Benetan,nitaz oso harro sentidu nintzan eta haiek asko eskertu eustien.

Momentuz laguntzen daroadazan egunetan, gauza asko egin dodaz; platerrak garbitu, ohena egin, aspiradorea pasatu,hautsa garbitu,erratza pasatu, garbigailua jarri, kristalak garbitu, sukaldatu, logela txukundu,komunak garbitu...

Egia esanda, pazientzia handia behar izan dot lan honek egiteko. Edonork daki,honelako gauzak egitea ez dela inoren gustokoa eta horren ondorioz, zaila egiten jakula, baina halan da be, gogoz egin dot eta etxean inoz baino garbiagoa dagoela uste dot.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina