2020/04/04

Nahia Cornejo Zirikiña Etxean egiten


Hasteko, nire karguak hurrengoak izan dira:

1.Nire amari etxea garbitzen lagundu: astelehen, eguazten eta barikuetan etxeko logela bat garbitzen dogu. Astelenetan saloia, eguaztenetan komunak eta barikutan sukaldea. Batzutan etxeko ateak eta leihoak garbitu doguz be bai. Lan hau 2 asteetan jarraitu dot.
2.Nire aitari sukaldatzen lagundu: Lan hau aste baten egin dot. Zazpi egunetik nire aitak 2 egun erosketak egitera joan zan, hori dala eta, bitartean ni janaria prestatzen hazi nintzan; egun baten arroza tomateagaz eta bestean espagetiak sukaldatu nebazan. Beste 5 egunak patatak zuritu, okela frijitu, pizza labean sartu etab egin neban...
3.Amoma eta Aititeri deitu: Saiatu naz astero birritan deitzea baina ez neukan
denborarik orduan astero zapatu guztietan bideokonferentzia egiten dot haiekaz.



4.Nire maskotaren kakalekua garbitzen: Nire maskota katu bat da, orduan ez dot kalera irten behar bere beharrak egiteko. Bera leku bat deko areagaz. Astero egun bat edo bitan garbitzen dot nire nebagaz. harea kendu, kaxa garbitu eta hare garbia jarri.
5.Zaborra hondakinera bota: Eguneko momenturik onena da, kalera irten naitekelako eta kaleko airea arnastu ahal dodalako. Beti etxeko paperontzia
beteta dagoanean kalera jaisten naz handakinera botatzera.
6.Nebaren dudak argitu: Online klaseak amaitu ostean edo goiz hartan egin beharreko guztia amaitu dodanean, nire neba txikiaren logelara noa eta ingeleseko etxerakolanak egiten laguntzen deutsat edo mateko etxerakolanen errepasoa eta dudak argitzen doguz.



7.Lagunekaz hitz egin : Gehienetan klaseko kideekin eta kanpoko lagunekaz hitz egiten dot eta alkarregaz laguntzen gara gauzak azaltzen.

Proiektu honi esker gauza asko ikasi dodaz adibidez nire nebagaz pazientzia
eukitea, ni baino txikiagoa da eta zeozer ez badau ulertzen beste era batera
azaltzen ikasi dot. Horretaz aparte, nire aitari sukaldatzen laguntzen aritzen
nebanean, konturatu nintzan asko gustoko dodala sukaldatzen. Azkenik ikasi dot gauzen garrantzia, hau da, nire amagaz garbitzen negoanean lan asko dala persona batentzako etxe bat garbitzea da.

Amaitzeko, egia da egunaren amaieran oso nekatuta sentitzen nebala, baina pena merezi dau. Oso ondo sentitzen naz nire ingurukoei laguntzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina