2020/04/02

Izaro Agirre Zirikiña egiten. Etxetik !!!


Aste honeetan etxean gelditzeko beharra dogu eta azkenean gauza asko egin daikeguz beste pertsona bat erosoago, alaiago edo hobeto egoteko.
Egun guztietan beharrak edo zerbitzuak egin dodaz.


Lehenengo, nire amama deitu dot astean birritan zelan dagozan jakiteko eta beragaz harremanean egoteko.
Egin dodan bigarren zerbitzua nire lehengusina egunero deitzea izan da baina berak ere zerbitzu hori bete dau berak jakin daualako ondo ez nazala egon.
Hirugarren zerbitzua harrikoa egitea da, ez jat asko gustatzen baina azkenean uste dot guztion lana dala etxea ondo eta txukun egotea.
Laugarren zerbitzua etxea garbitzea izan da etxeko guztion laguntzagaz, aspiradora pasatu, hautsa pasatu eta lehioak garbitu.
Bostgarren zerbitzua etxekoekaz jarduera fisikoa egitea izan da azkenean osasunerako geldirik egotea oso txarra dalako eta ondo pasatzen dogulako.
Seigarren zerbitzua jolastea izan da, azkeneak etxean bakarrik eta ezebez egin barik egotea txarragoa da gehiago aspertzen zaralako.
Zazpigarren zerbitzua egunero txaloka egitea izan da poilizia eta orain gugaitik lan egiten dagozan pertsonengaitik.
Zortzigarren zerbitzua musika ipintzea izan da, horrela auzkokoak be entzuten dabe eta guztiok ondo pasatzen dogu.
Bederatzigarren zerbitzua erosketak egiteko gauzak antolatzea da, errezago egiteko eta jakiteko ze gauzak erosi behar diran.
Egin dodan azken zerbitzua, hamargarrena, guztiontzako postreak, bazkariak eta afariak egitea izan da gustatzen jatalako eta horrela nire gurasoak ez dabe egun guztietan egin behar.

Orain dagoan egoeragaz ikasi dot arduratsuagoa izan behar nazala. Gainera, ikasi dot gauzak baloratu behar dirala eta egoera honetan ondo ikusi daikegu; ez dakigu noiz ezin izango dogun gauza bat egiteari jarraitu, orain ezin dogu kalera joan eta danak gagoz egoera ez oso onean.
Horretaz aparte, pazientzia gehiago izaten ikasi dot, horrela hobeto egongo diralako gauzak eta kasu honetan, arinago pasatuko diralako egunak eta orduak.

Nahiz eta egoera honetan oso ondo ez egon eta txarto pasatu, lehen esan dodazan hamar zerbitzuak egiten hobeto egon naz eta egunak askoz be arinago pasatu jataz. Gainera lehen esan dodazan gauzak ikasi dodaz eta etxean batzuetan eztabaidatu dogun arren, gauza hauek egiten gusturago egon garala etxeko guztiak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina