2020/05/04

Markel Iriondo Zirikiña Etxean egiten


Orain dala hilabete batzuk etxean atera barik egon gara. Orain deskonfinamenduan hasi da eta poliki-poliki jendea etxetik ateratzen hasi da eta asteburu honetan kirola egitera atera ahal gara;hori bai 1km-ko distantzia maximora joan daiteke oraindik. Ikastolan ezin garenez joan eta LH-koei lagundu ez dogunez etxean lagundu egin dogu. Nik janaria prestatzen,mahaia garbitu gosaldu,bazkaldu eta afaldu ostean,amamari deitu,lagunekin hitz egin,txalokatu,amari etxeko beharretan lagundu,gurasoekaz pelikulak ikusi,lehen ezin nebazan liburuak irakurri,familiagaz denbora pasatzea eta kirola egiten.

10 zerbitzuak egitean konturatu naz zelan etxeko beharrak oso garrantzitsuak dirala baina egun guztia kanpoan egoten garenez etxera heltzean dana eginik ikusten dogu eta ez dogu etxeko beharrak behar dan moduan baloratzen.Adibidez,bizitza ordenatuago baten egoten bagara gauza guztien artean nahi dozuna hartzea errezagoa izango da.Etxe desordenatu baten bizi egiten badozu gero ez dozu behar dozuzan gauzak aurkituko.

Bestalde,egun guztietan mahaia jartzen ohitu naz,lehen ez neukan astirik mahaia jartzen etxerako lanak edo ikasten egoten nintzalako;eta orain denbora gehiago dagoenez mahai jartzen eta kentzen hasi naz.

Gainera,pertsona asko bakardadean bizi dira;adibidez amamak. Eta denbora guzti honetan txarto pasatzen ari diranez gure deia entzuten dabenean asko alaitzen dira,eguneko minutu batzuk beste pertsona batzuekin egotean errealitatetik joaten dira eta ezer kostatzen dan gauza danez guztiok egin ahal dogu.

Beste puntu bat 20:00-etako txaloak dira;medikuek egiten daben lanagaitik eskertzeko,hau egiteko ez da asko behar eta medikuei eta momentu honetan guretzat lan egiten dabezan pertsonei asko laguntzen deutsie.

Niri proiektu hau egitea asko lagundu deust,nire gurasoak etxean egiten dabezan beharrak gehiago ulertzeko (oso garrantzitsua da etxeko beharrak) balio deust. Gainera, proiektu hau bakarrik dagozan pertsonak zer sentitzen daben ulertzeko balio deust.Nik oso pribilegiatua naz nire gurasoekaz egoten nazalako eta ez nagoalako bakarrik. Azkenik,momentu honetan lan egiten dagozanei eskertzen deutset gugan egiten dagozan lanarengaitik eta horregaitik txalokatzera egun guztietan ateratzen naz.

2020/04/28

Ander Ibañez Zirikiña etxean egiten


Koarentenan asko lagundu dot etxean adibidez janaria egin dot eta gosaria be, horretaz aparte mahaia ipini eta kendu dut egun gehienetan, ere kalera txalokatzera, eta nire anaia eta aitari ulea moztu deutset.


Ondo sentitu naz sentidu egin dot gauza on bat egiten nengoala , eta nire gurasoak asko eskertu deustie languntzeagaitik eta horrek asko poztu nau.


Nire gurasoen  lana baloratzen ikasi dot pentsatu egin dot zenbat lan egiten daben haien lanaz aparte etxea garbitu, janaria egin etb.

2020/04/26

Irati Urkidi Zirikiña etxean egiten

Arantzazu Zirikiña etxean egiten


Hilabete bat baino gehiago pasatu da egoera berri honetan sartu ginenetik, denbora guzti honek etxerako lanak egiteko eta etxean familiari laguntzeko balio izan dit.

Lan desberdinak egin ditut, adibidez nire amari sukaldaritzarekin lagundu diot, eta itzelezko pastelak sortu egin ditugu, baita ere etxeko garbiketan lagundu izan dut eta egun batzuetan esnatu ondoren oheak egin ditut.

Zortziretan beti ateratzen nahiz txaloak emateko nire amarekin, eta afaldu ostean zikintzen ditudan platerak garbitu egiten ditut nire ama lan gehiegi ez eukiteko. Eguenetan arropa garbitzera ipintzen dut eta garbitu ondoren kanpoan ipintzen ditut zikatzeko.

Domeketan nire amamaren etxera joaten nahiz, orain bakarrik gelditu delako eta biak batera pelikula asko ikusten ditugu gaua igaro arte, etxera bueltatu egin behar dudalako.
Baita ere nire gurasoak ezin dutenean erosketak egitera ataretzen nahiz eta behar dugun guztia erosten dut.

Esperientzia hau egitean oso ondo sentitu naiz, zeren eta, nire gurasoekin denbora gehiago egon nahiz eta beraien bizitza eta historiei buruz asko ikasi dut. Eta beste zenbait gauza gehiago egiten ikasi dut, esaterako, nire amaren janari goxoa egiten ikasi dut.


Eneko Hernandez Zirikiña etxean egiten


Nik egin dodan hamar oduetan egin dudana: sanitarioei txalotu, amamari deitu, platerak garbitu, terraza garbitu, aulki batzuk  margoztu (ordu asko egon nintzen), filmak ipini laguntzen atseginagoa izatea, nire amari lagundu pianogaz.

Nik gauza hauek egiten oso ondo sentitu naiz zeren eta hau dena laguntzekoa da, sanitarioei txalokatzen oso ondo sentitu naiz gauza hain gutxigaz asko lagundu ahal dugulako, amamari deitu dionean sentitu dut nire amama pozik zegoela nire ahotsa entzuten ezin didalako ikusi nik sentitu dudana poza izan da, platerak garbitzen sentitu dudana izan da nire gurasoei lagundu dudala eta lasaigo egon direla deskantsatzen, terraza garbitzean sentitu dudan izan da nire gurasoen poza terraza garbiago ikustean eta orain irten gara denok familian terrazara jateko, aulkiak margozten sentitu dudana izan da posa nire etxea politagoa geratzen delako ere sentitu dut nekea , nire familiako filmak ipintzen oso ondo sentitu naiz zeren eta filmak ikusten familia oso elkar egon gara, nire amari laguntzea pianoagaz onura sentitu dut nire ama pozik ipini dot.

Esperientzia guzti honegaz gauza asko garatu ditut pazientzia, ardura gauza gehiago egiten, gauza berriak ikasi ditut. 

Aitor Bengoetxea Zirikiña etxean egiten


Zer egin dozu?(Non, noiz, nogaz, maila...)

Pila bat gauza egin dodaz etxean, baina emen niri gehien gustatu jatazanak jarriko deutsudaz:

-Kirola (bizikleta estatikoa): Nik egunero egiton dot bizikleta estatikoa arratsaldean, musika entzuten dodan bitartean.

-Afaria egin: Orain etxean nagoala, gauero egiten dot afaria danontzat. Danetarik egiten dot, adibidez: Okela, arraina, tortilla...

-Bideollamadak familiagaz: Astean behin batzen gara familia guztia, danon artean ikusi eta berba egiteko. Orain dala gitxi adibidez, nire lehengusinaren urtebetetzea izan danez, bera zoriontzeko, bideollamada bat egin gendun.

-Txaloak: Dakizunez, egunero arratsadeko 20:00-etan balkoietara irtetzen gara txalotzera, medikuek egiten daben lana eskertzeko.

-Xakera jolastu aitagaz: Orain dala asko ez nebala xakera jolasten aitagaz, baina orain arratsalde guztietan partida bat jolasten dogu.


Zelan sentitu zara?

Ni, egia esan, oso ondo sentitu naz gauza guzti honek egiten. Ekintza guzti honeek, lagundu deustie egoera sail honetatik gauza positiboak ataratzen. Gauza guzti honek egiten, oso ondo sentitu naz eta asko disfrutatu dot.


Zer ikasi dozu?

Gauza asko ikasi dodaz ekintza bakoitzean, adibidez: Xakera jolastean asko hobetu dot, sukaldatzen ikasi dot, txalotzerakoan, konturatu naz medikuen lana oso garrantzitsua dala eta azkenik, familia, daukadan gauzarik garrantzitsuena dala konturatu naz.

2020/04/23

Erlantz Tellitu Zirikiña Etxean egiten

Nik egin dodan guztia etxetik izan da, gagozan egoeragaz ezin garelako irten. Aste Santu osoa egon naz nire aitite-amonak deitzen egunero jakiteko zelan dagozan, baita egunero 20:00tan irteten naz leihora txalotzera, baita egun baten irten nintzan kalera nire pisuan dagoalako andra nagusi bat ezin dauana kalera irten eta bere medikamenduak erostera joan nintzan farmaziara.

Nire aitite_amonak deitzerakoan ez dot ezer ezberdinik sentidu azkenean normala dalako haiekaz hitz egitea, txaloka irtetzen nazenean ondo sentitzen naz zeozer nagoalako egiten guztiei eskertzeko eta ez deustie ikusten baina bai entzuten, eta erostera joan nintzanean oso ondo sentidu nintzan gustatu eustalako nigan konfiantza euki ebalako esateko zeozer garrantzitsua erosteko.

Ikasi dodana da guztiok gagozan egoera zaila dala baina ia guztiok zeozer egiten dogunez
gure artean laguntzen gara kontziente izan gabe