Hilabete bat baino
gehiago pasatu da egoera berri honetan sartu ginenetik, denbora guzti honek
etxerako lanak egiteko eta etxean familiari laguntzeko balio izan dit.
Lan desberdinak
egin ditut, adibidez nire amari sukaldaritzarekin lagundu diot, eta itzelezko
pastelak sortu egin ditugu, baita ere etxeko garbiketan lagundu izan dut eta
egun batzuetan esnatu ondoren oheak egin ditut.
Zortziretan beti
ateratzen nahiz txaloak emateko nire amarekin, eta afaldu ostean zikintzen
ditudan platerak garbitu egiten ditut nire ama lan gehiegi ez eukiteko.
Eguenetan arropa garbitzera ipintzen dut eta garbitu ondoren kanpoan ipintzen
ditut zikatzeko.
Domeketan nire
amamaren etxera joaten nahiz, orain bakarrik gelditu delako eta biak batera
pelikula asko ikusten ditugu gaua igaro arte, etxera bueltatu egin behar
dudalako.
Baita ere nire
gurasoak ezin dutenean erosketak egitera ataretzen nahiz eta behar dugun guztia
erosten dut.
Esperientzia hau
egitean oso ondo sentitu naiz, zeren eta, nire gurasoekin denbora gehiago egon
nahiz eta beraien bizitza eta historiei buruz asko ikasi dut. Eta beste zenbait
gauza gehiago egiten ikasi dut, esaterako, nire amaren janari goxoa egiten
ikasi dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina