2014/06/10

Iraide Etxebarria



Zer egin dot?

Ni HH 3urteB klasean nago, lehenengo orduan egoten naz eta korroa egiten dabe rutina lez. Ni beti heldu bezain laster jakak kentzen eta zirikiña jartzen laguntzen deutset gero eureek otoitza eta zelan dagozan komentatzen daben bitartean,beraien motxiletan begiratzen dot ea notarik andereñoareentzako dagoan. Gero korroan eurekin jesartzen naz eta makinista bat ateratzen da eta bere lana egiten hasten da. Makinista nortzuk falta diran, zenbat geratzen diran jateko, zelako eguraldia dagoan, ea zer dagoan jateko eta ordutegia egiten dau. Hori amaitu ondoren nik matematikak irakasten hasten naz, lehengo zenbatu egiten dogu eta gero fitxa azaltzen dogu eta lanean hasten dira.

Zelan sentitu naz?


Oso pozik noa nire klasera oso gustora nagoalako bai umeekin eta baita be andereñoarekin, konfiantza daukielako nigan eta hori neure buruaz arro egoten laguntzen deusta. Gainera andereñoa laguntza behar dauanean ariketaren bat prestatzeko arratsaldean egiteko laguntza umeekin, eskatzen deusta eta horrek nigan konfiantza daukala adierazten deusta.
Egun batzuetan urduriago noa, adibidez lehengo egunean matematikak egiten hasi nintzanean urduri jarri nintzan, txarto egin ahal nebalako eta orduan umeak zer pentsatuko daben pentsatzen hasi nintzan.

Zer ikasi dot?


Ba umeekin txikiekin lan egitea oso desberdina dala izan be asko mugitzen diralako eta behin eta berriro arreta galtzen dabe ta atentzinoa deitu behar deutsazula, ez diralako konturatzen. Baita be pazentzia eta lasaitasunez egin behar direla gauzak, eurentzako adibide bat zarelako. Eta zuk eureentzat maitasuna adierazten badiezu eureek be maitasuna adieraziko deutsue zuri. Eta apurka apurka irakaslearen papera nolakoa dan ikasten nabil.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina