2014/06/10

Begoña Orbea

Kaixo, ni Bego deitzen naz, DBH 4. A- ko ikasle bat naz eta Zirikiña Proiektu honetan LMH 4.D klasean nago, Peio Badillo irakaslea izanik eta matematika klaseak emoten. Hirugarren hilabetean hasi ginan proiektu honegaz eta geroztik, eguaztenero joaten naz hara klaseko lehenengo orduan.



Zer egiten dot? Eguaztenero, klasera heldu eta ikasleakaz ibiltzen naz Peio klasera heldu bitartean.  Bera heltzean, makinistak otoitz bat irakurtzen dau edo danon artean abesti bat abesten dabe. Gero, makinistak menua be irakurtzen dau eta zenbat pertsona jantokiara joango ez diran galdetzen dau, ondoren idazkaritzara deitzeko eta jantokian zenbat pertsona geldituko diran esateko, idazkariak jantoki enpresari eskaria egiteko.
Geroago, klaseagaz hasten gara eta danatarik egiten dogu, baina egun normal baten, lehenengo etxerako lan moduan umeek euki dabezan ariketak zuzendu eta, gero, klasean ariketa batzuk egiten dabez. Ariketak zuzentzen doguzanean, ni mahaien artean ibiltzen naz, ondo zuzentzen daben konprobatzeko eta laguntzeko. Peiok klasean ariketak egiteko eskatzen deutsienean be, mahaietatik ibiltzen naz, umeen zalantzak argitzen eta laguntzen. Askotan, buruketakaz zailtasunak izaten dabez eta horreekaz asko lagundu behar izaten deutset. Egun berezi bat orduen azterketa euki ebenean izan zan.

Zelan sentidu naz? Lehenengo egunetan apur bat urduri egon nintzan, ez nebazan eta umeak ezagutzen, ezta irakaslea be. Halanda be, egunak aurrera joan ahala, gero eta lasaiago sentidu nintzan, umeakaz eta Peiogaz hareman estuagoa neukalako eta konfidantza handiagoa neukalako bai nigan, bai umeakaz eta Peiogaz. Umeak ariketak eta buruketak egiten dabezan bitartean, lagundu egiten deutset eta dudak azaltzen deutsiedaz. Hor, oso gustura sentitzen naz, inolango urduritasun barik eta poz handiz.


Zer ikasi dot? Orokorrean, Lehen Hezkuntzako klaseak zelakoak diran, zer egiten daben eta irakasleak zer egin behar dauan ikasi dot (ariketen, zalantzen eta azterketen aurrean zelan jokatu). Baina garrantzitsuena, izan dodan esperientzia eta etorkizunerako praktikatzeko aukera izan da, izan be, etorkizunean irakasle izan nahi dot. Orain badakit zelan azaldu ariketa bat ume bati, zelan orientatu, zelan gidatu klasea, zer egin klasean, zelan jokatu arazo edo ikasleen arteko gatazka baten aurrean eta abar.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina