2014/06/10

Izaskun Santos

Ni DBH 4. mailako ikaslea naz eta zirikiña proiektuan 5 urteko umeekaz nago.
Zirikiña proiektua hastean, hainbat aukera eman euskuezan lagundu ahal izateko, nik haur hezkuntzako umeekaz egotea erabagi neban.



Lehenengo egunean, oso pozik joan nintzan baina oso urduri be, ez nebazalako umeak eta Esti andereñoa ezaguntzen. Baina Estigaz berba egiteak asko lasaitu ninduan, eta umeak nigaz hain pozik ikusteak be lagundu eustan.

Ni astelehen goizeetan joaten naz eurekaz, lehenengo orduan. Klasera heltzen nazanean oraindik ez dago Esti, eta nik laguntzen dodaz umeak zirikiña lotzen, motxilatik gauzak ataratzen, eta berokia eta motxila kakoan ipinten. Gero, patiora goaz korrika eta beroketak egitera, eta hori amaitu ondoren klasean korroa egiten dogu. Han, makinistak otoitza aukeratzen dau eta umeak zenbatzen dauz jantokiko papera egin ahal izateko. Ondoren panela betetzen dau, asteko eguna, eguraldia eta egunean egin beharreko gauzak jarriz. Azkenik, arbelean menua idazten dau. Denbora soberan badaukagu asteburuan egin dabena kontatzen dabe, edo matematika apur bat egiten dabe.

Nik eurekaz egondako denboran asko ikasi dot, umeak izan arren eta oraindik 5-6 urte euki arren oso azkarrak dira, eta gauza askotaz konturatzen dira. Gainera, eurekaz pazientzia eukiten ikasi dot.


Orokorrean, oso gustora egon naz ume honeekaz, eta esperientzia hau bizitzeak merezi dauala pentsatzen dot. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina