2016/05/09

Eneritz Azkorra

Kaixo Emilio,

Badakizunez, Zirikiña Proiektuan 4 urteko uneekin aritu naz klasean, eta korroa egiten egon naz. Bertan umeak nola ikasten daben ikusi dot, eta baita hareekin korroa egin. Korroa baino lehen, eta andereñoa etorri aurretik umeekin aritzen naz berba egiten eta hainbat gauza kontatzen deustiez. Korroa egin ostean, Dalton ordua daukienez, errobotika eta tabletekin nola ikasten daben ikusi eta lagundu dot.



Ikasitako garrantzitsuena nire ustez, umeak nola tratatu behar diran ikastea izan da eta baita ez direla leloak, baizik eta oso azkarrak. Hainbat gauza gehiago ikasi dodaz, adibidez; umeek oso azkar hartu deustiela andereño, baina baita lagun bezala. Baita umeek orain ikasketa metodo desberdinekin nola ikasten daben ikusi dot, eta baita nire gelako umeak oso azkarrak direla. Pila bat dakie hareen adinarekin konparatuz, eta denek euskeraz hitz egiten dabenez, umeen euskera "berezia" ulertu eta ikasi dot, eta lehen ez nebana ulertzen.

Gelan oso gustora egon naz, umeekin eta baita andereño Estirekin. Umeek oso ondo tratatu deustie eta nik asko maite dodaz, denak primeran portatu direlako nirekin. Proiektu hau, oso ondo etorri jat, nik ez nebazalako umeak asko gustoko, baina orain pila bat gustatzen jataz. Dena laburbilduz, oraintxerarte egondako klaseetan primeran egon naz, eta oso gustora egon naz.

Eskerrik asko,


Eneritz Azkorra

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina