1.- Zer
egin dot orain arte?
v
Haur hezkuntzako 2 hilabeteetan zehar, han eguneroko plangintzak eta
ekintzak zelan eroaten dabezan ikusi dot. Bai andereño Irantzuren bai ikasleen
laguntzailea izaten ari naz eta eurak behar dabezan gauza guztietarako
lagunkoia izateko asmoa euki dot. Korroan andereñoak agintzen dau batez be,
orain arte nik egin dodana laguntza eskaintzea eta ikasle zein andereñoa ahal
izan dodan gauzetan laguntzea izan da.
2.-
Zelan sentitzen naz?
v Orain
arte izandako esperientzia, zoragarria izan da eta oso oso ondo sentitu naz,
benetan. Lehenengo egunetan apur bat lotsatuta joaten nintzan 5 urteko gelara, baina
geroago, han eguazten goize guztietan dagoan giroa ikusi eta gero, erlaxatzen
joan nintzan eta oso gustura nago orain. Umeak oso maitekorrak dira eta
andereñoa jator-jatorra. Pena emoten deusta proiektu hau amaitzeak, esperientzia super ona izan baita.
3.-
Zer ikasi dot?
v Momentu arte, adin horretako umeak zelan ikasten eta
egunez egun zelan jarduten daben ikasi dot. Gainera, andereñoak eurengan daukan
influentzia zelakoa dan ikusi dot eta nahikoz ohartu ahal izan naz; umeek,
honeek baino pertsona nagusiagoak diranak erreferentzia lez hartzen dabez eta
eurek egiten dabezan gauza asko eta asko imitatzen dabez, horretan begia ipini
ahal izan dot be. Amaitzeko, denbora guzti honetan andereño edo maisu batek egiten
dauan eguneroko korro errutinak zelan funtzionatzen dauan ikasi dot eta
esperientzia ikaragarria dalakoan nago. Irakasle kontzeptua kanpotik ikusita
erreza emoten eban baina behin dinamika horretan sartuta, konplikatuagoa dala
ohartu naz. Halaber, proiektu hau edozeineri gomendatzen deutsat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina