Urtero, DBH 4. mailako ikasleek Zirikina Proiektua izeneko proiektuan parte
hartzen dogu. Ikasle bakoitzari, talde bat egokitzen jaku eta irakasle
bihurtzen gara. Ni LMH 4. mailako klase batera noa eguaztenero eta Peio
maisuagaz batera Proiektua emoten dot. Ikasgai honen helburua oso polita eta
interesgarria da; umeek etxe jasangarri bat “diseinatu” behar dabe.
Horretarako, energia barriztagarria eta ez-barriztagarriak bereizten ikasi
dabe, gizakiak sortzen dauan aztarna ekologikoa aztertu dabe, eta abar. Niri
neuri, asko gustatzen jat gai hori; zorte handia izan dodala uste dot.
Bestetik, Zirikina Proiektuan parte hartzeko gogo
handia neukan. Goizean 4.B klasera heltzen nazanean, ume guztiak nigana datoz;
izugarri atseginak dira! Oso gustora sentitu naz, . umeei laguntzea oso gustagarria baita.
Gainera, irakasleek daben lan zoragarriaz jabetu naz.
Azkenik, asko ikasten nagoala eta irakaslea izatea
gustatzen jatala aipatu gura dot. Ahaztuta neukan LMH 4. Mailan egotea zer dan
eta horren hutsunea nabaritu dot. Espero dot ikasturte amaiera arte egotea
zirikina proiektuan parte hartzen, esperientzia paregabea iruditu jat eta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina