4. Mailako ikaslea nazanez, zirikina proiektu
bikainean parte hartu dot LMHko 2D gelan Yoli andereñoaren laguntzaile izanez.
Euki dodan saioan ( eguazteneko lehenengo orduan ) egin dodazan klaseetan zehar
matematika, proiektuak eta irakurmena landu dogu. Han, nik umeak lagundu dodaz
zalantzak argitzen eta hareekaz irakurri dot.
Saio honeetan ederto sentitu naz, andereñoa oso
atsegina dalako eta klase itzela tokatu jatalako. Nahi izan dodanean hitz egin
ahal izan dot ( klasea oztopatu barik, noski ) eta benetan ondo pasatu dot.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina