Jada
hilabete eta erdi proiektu honetan lan egiten nabilela. LMH 3.mailara joan naz,
konkretuki 3A klasera, gaztelera klaseetan. Ikasten dagozan ikasleak lagundu
dodaz, adibidez, zelan idatzi behar daben, perpausen ordena etab, edota
ortografia akatsak zuzentzen. Egun batean, Ipad-ekaz egon ginan eta horren
bidez ere lagundu egin neban, batzuk ez ekian ondo zelan erabiltzen zan.
Klaseak oso dinamikoak izan dira niretzat, ez dira bat ere ez aspergarriak izan.
Hara joan
baino lehen, ez nengoan oso konbentzituta ondo egingo neban ala ez, baina beno,
lehengo klasean oso lotsatuta egon nintzan eta egin neban lana ez zala oso ona
pentsatu neban. Egun horretatik aurrera, gehiago esfortzatu nintzan eta oso
pozik nago egin dodan lanarekin eta laguntzeagaitik. Dakidan guztia emon dot
eta oso modu bitxian sentitzen naz.
Proiektu hau
ikastolak proposatu ebanean, baikorragoa izan behar nintzan. Espero neban baino
askoz hobe izan da eta oso ondo pasa dot jendea laguntzen. Horretaz aparte,
irakaslearen paperan egon naz eta inoiz ez naz irakasle moduan egon. Uste dot
irakaslea izatea ez dala erraza hainbat ikasle lagundu behar dozuelako momento
berberan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina