2016/05/09

Edurne Gonzalez



Korroa egiten dot eguenetan, ahal dodanean, 4B gelarekin eta hasieran, bakarrik begiratzen neban barria nintzalako eta ez nekialako zer egin baina azkenengo egunean, nik egin neban korroa.


Hasieran, bildurtuta eta urduri nengoan baina denbora pasa ahala, umeekin konfidantza hartu neban eta oso gustora nago orain haiekin.

Proiektu honekin ikasi dot ume txikiekaz egotea, haiei ulertzea eta zelan tratatu behar dodazan. Txikiak izan arren, oso arinak dira.

Hemen daukazuz argazki pare bat azken egunekoak: Kroasanak egiten, menua idazten eta ume guztiekaz gelan.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina