Kaixo:
Ni Leire Chapado deitzen naz eta zirikiña
proiektuan parte hartu dot. 4Eeko klasean egon naz esperientzia hau bizitzen 4
urteko umeekaz.
Egunero klasera heltzerakoan ikasleek
zirikiña jartzen dabe eta gero korroa egiten dogu. Jarraian Itsasok (nire
andereñoa) otoitz bat irakurtzen dau jainkoari eskerrak emateko eta egun ona
izateko. Geroago makinista dan umeak hurrengo ekintzak egiten dauz: eguraldia
begiratu, zerrenda pasatu , jantokian zenbat
geratzen direzan kontatu… Ondoren, Itsasok daltonen zer dagokion ume
bakoitzari apuntatzen dau. Amaitzeko ume bakoitzak bere klasera doa eta
ekintzak egiten hasten dira.
Proiektu honetan oso eroso sentitu naz
bai ikasleen partez bai Itsasoren partez be. Ekintza honeen bidez asko ikasten
da, esate baterako, nola txiki-txikitatik gidatu behar dirazan haien
hezkuntzatan. Gainera, konturatu naz nolako garrantzia daukan irakasleen lana,
izan era ikasleen erreferentzia dalako arlo guztietan. Horregaitik, ama ,
erizaina … baten moduan jokatu behar dau.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina