2016/05/10

Marta Vazquez

Zirikiña Proiektuagaz hirugarren hiruhilabete osoa daroat eta lehenengo egunetik klasearen beste kide baten moduan sentitu nintzan. Hori dela eta, niretzat oso erreza izan zan egoera berri honetara egokitzea. Bihotz-bihotzez, oso gustura sentitu naz klasean egon naizen momentu guztietan.



Ni ikasle honeen adina neban geroztik, urte asko igaro dira, eta proiektu honi esker, ingelesez hitz egiten irakasteko moduak nola aldatu dirazan ikusi ahal izan dot. Baita be, euren adinagaz ikasitako gauzak barriro berrikusteko aukera izan dot.


Aste honeetan, Speaking irakasgaian parte hartu dot, Esti irakasleagaz batera. Bariku guztietan, lehenengoko orduan izan da, eta irakasgaiaren izena adierazten dauan moduan, ingelesez hitz egitea helburua da. Horretarako, fitxa bat egin gendun, eta umeak etxean grabatutako bideoak ikusten eta komentatzen egon gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina