Zirikiña proiektuko lehenengo egunean ez neban gauza handirik
egin andereñoak gauzak nola egin erakutsi egin eustan, baina, denbora, aurrera
joan ahala ikasi egin dot eta orain umeei zenbait ikasgai aurrera ataratzen lagundu
egiten deutsedaz, bereziki, Euskera, Matematika eta irakurmena.
Proiektu hau
hasi aurretik ez neban gauza handirik espero, baina, orain konturatu egin naz
zelako garrantzia dekodan nik umeentzat. Eurek andereñotzat eta heldutzat hartu
egiten nabe ikaslea nazan jakin arren eta horrek asetu egiten nau. Gainera nire
laguntzagaz gauzak hobetu ulertzen dabezala ikusita onurazko gauza handi bat
egin dodala sentitzen dot.
Bukatzeko
proiektu honekin be gauza asko ikasi egin dodaz, adibidez, gauzak hobeto azaltzen eta pazientzia
handiagoa eukitzen. Orain umeak nola sentitzen diran ulertzen dot.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina