Eguenetako lehenengo orduan joaten naz eta han PROIEKTUA
ikasgaia lantzen dot. Klaseak hasten diranean, lehengo egiten doguna otoitza da
eta eskerrak eman Jainkoari daukagun guztiagatik.
Lehenengo egunetan irakurtzen egozan eta nik egiten nebana zera
zan: umeak lagundu galdu baziran. Gero, etxerako lan guztiak egin baebezan
izartxo bat jartzea. Azkenengo bi egunetan, batean erlijioko lan bat amaitu
genduan eta bigarrenean matematikako ariketak eta laguntzen nebazan.
Oso pozik sentitu naz denbora osoan, languntzen eta eurekin
egoten, beste motatako esperientzia bat izan da. Gainera hasiera batean ez
nebazan gogoko umeak baina hau egin ostean beste forma batez ikusten dot.
Proiektu honekin, ezeren truke laguntzea munduko sentipen onena
dala ikasi dot.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina