Nire kurtsoko ikaskide guztien bezala, aurten, hirugarren ebaluaketa
honetan, zirikiña proiektua egitearen momentua ailegatu jat.
Lehenengo eta behin, Emiliok, gure erlijioko maisuak, zirikiña proiektua
proposatu eta azaldu euskun. Geroago,
Batxillergoko ikasle batzuk, elkarrizketa bat egin euskuen zein arlotan klase eman gura genduan jakinarazteko.
Alkarrizketa honeek amaitu ostean, bakotxari egun
eta klase desberdinetan tokatu euskuen. Niri, konkretuki , eguen goizeetan
joatea tokatu jatan, art- english emateko LMH-ko 2.B mailan.
Nire lehenengo eguna, bereziena izan zan. Klasera
heldu nintzanean, ume guztiak harrituta geratu ziren niri begira. Inork ez
ekian nor nintzan eta zertara ninoian. Andereño Yoli heldu bezain pronto, nire burua
aurkeztu eta zirikiña proiektuaren helburua azaldu neban.
Hasieran, oso urduri sentidu nintzan, ez nebalako holako eskarmenturik inoiz izan baina
lehenengo egunetik proiektu hau oso ondo izango zalako sentsazioa neukan. Eta
ez naz okertu.
Etorkizunari begira,beti neureburua andereño lez
ikusi dut. Zirikiña proiektua egin eta gero, esperientzia oso ona izan dodala esateaz
aparte, primeran pasatu dodala esan behar dot, gainera, aintzineko momentuetaz
gogoratzea eginarazi deusta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina