2016/05/10

NIRE LEHENENGO ESPERIENTZIA ANDEREÑO LEZ (Mar Molina)

Orain dala pare bat hilabete inguru, Zirikiña proiektuagaz hasi ginan Begoñazi ikastolako DBH 4. Mailako ikasleak. Proiektu paregabe honeen heburu nagusiak, andereño lana egitea, bakoitzak bere iniziatiba izatea, umeekaz tratua nola izan behar dan ikastea eta ezperientzia polit bat igarotzea dira.



Aurreko aste honeetan, HH3A- ko gelan aritu naz proiektu hau aurrera eramaten. Korroan egon nazan bitartean, hainbat ariketa desberdin lantzen aritu gara; zenbakiak, koloreak, asteko egunak, txandak errespetatzen eta eguraldia zein dan esaten ikasi dabe. Honetaz aparte,  zenbait abesti desberdin irakatzi deutseguz, zenbakiak nola idazten diran be ulertu dabe, euren irudimena lantzeko jokuak prestatu doguz edota batuketa errazak lantzen ibili gara. Jarduera honeetaz baliatuta, gutxinaka- gutxinaka irakurtzen, zenbatzen eta idazten ikasiz joan dira.

Duda izpirik gabe, esperientzia harrigarria dala esan daiket, egun hobeak eta txarragoak egon arren, proiektu hau garrantzi handikoa dala deritzot. Nire klasean oso gustura sentitzen naz eta umeen maitasuna nabaritzen dot, beldurtzekoa da, zu ezaguru gabe zer konfiantza isladatzen daben umeak. Haiek konturatu barik, nire eguna alaitzen dabe.

Egunak aurrera egin daben einean nik be gauza ugari ikasi dodaz umeengandik, adibidez, 27 ume zure arduran agoteak erantzukizun handia dakarrela ondorioztatu dot, Ikasle batzuk, beste hainbat baino laguntza gehiago behar dabela ikasi dot. Beste alde batetik, Umeak zein sentiberak diran baita irakatsi deusta esperientzia hau; Pazientzia osoz, maitasuna erakusten eta era dibertigarri eta entretenigarri baten irakastea posiblea dala ikusi dot. Gainera, haien konfiantza eta errespetua lortzeko, batzuetan serio ipintzea zein garrantzitsua dan ulertu dot. Baloreak, euren artean daukaten tratu ederrak, euren barreak eta algarak eta nireganako erakutsi daben maitasuna, ume honeek maitatzen eta haiekin ahaztezina izango dan esperientzia bat izaten lagundu deustie, oso gustura egon naz klase honegaz.

Azkenik, Idoiari ezkerrak emon nahiko neuke, berari esker esperientzia sineztezin hau aurrera eraman ahal izan dodalako eta munta handiko baloreak irakatsi deustazalako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina