1.1
Zer editen dogu?
Aupa, Ane Sustatxa naiz, DBH 4.mailako ikaslea, eta azken
hiruhilabete honetan zirikiña proiektua lantzen gabilz. Ni 3 urteko gelara
joaten naiz eguazten guztietan, umetxoekin korroa egitera goizeko lehen orduan.
Lehenik eta behin ume guztiak prest egotera itxaroten dogu, zirikina ipinintzen
dabe, eta baten batek laguntza behar ezkero languntzen deutzat. Gero danak
korroan eserita dagozanean euren zirikiña eta guzti, makinista korroaren erdian
esertzen da, eta otoitz egiten dogu, nahi dauanak Jesusi eskerrak ematen
deutzaz edo abestu egiten dogu. Gero, panela betetzen hasten gara, honetan
asteko zein egun dan, zelako eguraldia dagoan, zer dagoan jateko (lehen
platera, bigarrena eta postrea) ia norbait falta dan eta azkenik ia norbaitzen
urtebetetzea dan ipintzen dogu eta nik eurak behar izan ezgero laguntzen
deutset hori betetzen. Eta amaitzeko, eguaztenetan fruta ekartzen dabenez (egun
bat fruta eta bestea esnekia), ume bakoitza bere kokotzora doa, hau da eurak fitxak
eta gordetzen daben lekura. Euren fruta
korro erdira eroaten dabe eta zenbatu egiten dabe zenbat fruta dagoan mota
bakoitzeko. Egun bakoitzean ume bat makinista izaten da, zerrendaz doa eta
honen lana panela betetzea da.
1.2
Zelan sentitzan naiz?
Lehen eguna lots handia pasatu neban, eta oraindik lots
apur bat ematen deusta han egotea edo andereño edo ikasleekin berba egitea,
baina pixkanaka-pixkanaka lotsa kentzea lortzen ari naiz, hori alde batetik.
Eta beste alde batetik pozik nago umeekin nagoalako, inkestan, korroan nahi
nebala ipini nebalako eta tokatu jatalako eta umeak maitagarriak eta oso
dibertigarriak dira, klaseetan ikazteaz aparte ondo pasatzen dot eta ez naiz
inoiz aspertzen.
1.3
Zer ikasi dot?
Aste honeetan zehar hainbat gauza ikasi dodaz, nolakoa da
ume txikiekaz lan egitea adibidez edo zelan joaten dira ikasten umeak
pixkanaka-pixkanaka, zein pozik joaten diran umeak ikastolara euren lagunekaz
jolastera eta zertzobait geihago. Baina batez ere, orain umeak gehiago gustuko
dodaz, lehen ez nebazan gustokoak, baina orain zirikiña proiektua eta gero
gehiago gustoko dodaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina