Kaixo!
Anne Ansoleaga
naiz eta orain Zirikiña proiektuan eukitako esperientziari buruz hitz egingo
dut.
Lehenengoz zer
egin dudan azalduko dut, gero nola sentitu naizen aste hoietan eta azkenik zer
ikasi dudan proiektu honetan.
Proiektu hau
esperientzia polita eta dibertigarria izan da, eta egia esanda edonori
gomendatuko nioke.
5.mailako
klase batean egon nintzen laguntzen, konkretuki Elenaren klasean. Elena
andereño maitagarria zen, eta asko lagundu zidanez, gauzak askoz errezagoak
izan ziren. Bera matematikako andereñoa da, eta horregatik neska-mutilak
matematiketan lagundu izan nituen. Ahal nuen modu guztietan lagundu nuen,
batzuetan gauzak azaltzen, beste batzuetan Elena ez zegoenean ikasleetaz
saintzen, haien galderak erantzuten... Egia esanda, uste dut nahiko ondo
moldatu nintzela proiektu honetan, zeren eta neska-mutil txikiekin ondo
moldatzen naiz, eta gainera, nire klaseko ikasleak oso ondo portatzen ziren eta
maitagarriak ziren. Oso oso ondo pasatu nuen haiekin, eta proiektu hau faltan
botako dut.
Lehenengo
asteetan oso urduri nengoen, nahiko lotsatia naizelako eta baita ere, klase
baten aurrean jartzea eta laguntzea erreza ez delako, baina egun batzuk eta
gero, ikasleak nirekin erlazio ona euki zuten, eta horrek nireganako konfiantza
eman zidan, eta orduan gauzak askoz errezagoak bihurtu ziren.
Klaseak
politak eta dibertigarriak ziren. Otoitz egiten genuen, batzuetan barreak eta
abar zeuden, baina oso ondo pasatzen nuen beti. Hori bai, batzutan hain ondo
pasatzen nuen ez nuela ezta erlojua begiratzen ere eta ostaz-ostaz heltzen
nintzen hurrengo klaseetera...
Azkenengo
egunean ia ia negar egin nuen, zeren eta joango nintzenean eskerrak eman
zidaten eta txaloka hasi ziren, eta emozionatu nintzen.
Azkenengo
momentuan argazki polit bat atera genuen, hortik behetik ikusi ahal dena.
Esperientzia
honetatik gauza asko ikasi ditut, eta haietako bat klase bat ematea ez dela bat
ere erreza da. Gure ikuspuntutik batzuetan erreza dela pentsatu ahal dugu,
zeren eta irakasleak ez dituzte azterketarik, baina oso frustragarria izan ahal
da pertsona bati zeozer azaltzen saiatzen egotea eta zure esfortzu guztiak
jarri arren, honek ez ulertzea...
Baita ere
ikasi dut txikiek gu baina askoz hobeto portatu ahal dira klasean, eta
lotsagarria dela uste dut....
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina