2020/03/17

Uxue Rodriguez-en esperientzia Zirikiñan

Urtero lez, DBH 4. mailako ikasleek Zirikina Proiektua izeneko proiektuan parte hartu dogu.
Ikasle bakoitzari, talde bat egokitu jaku eta irakasle bihurtu gara . Nire kasuan, eguenero
LMH 4D klasera joaten nintzan, tutorea Bego da eta matematika ikasgaian laguntzen neban.
Lehenengo, andereñoak, egin beharreko ariketak azaltzen ebazan, eta ariketak egiteko
momentua heltzen zanean, ikasleei dudak ebazten neutsiezan.



Hasieran oso urduri sentitu nintzan, nire lehenengo aldia zalako esperientzia honetan parte
hartzen eta ez dalako erraza klase baten aurrean jartzea. Baina egunak pasatzen joan
ziranean, oso pozik sentitu nintzan ume txikiei laguntzen egon nazalako eta konfiantza
gehiago nebalako nigan, gainera, oso pozik joaten nintzan ikastolara. Ume txikiak gustoko
dodaz eta gainera, klasean oso gustura egon naz, giro oso ona egoalako. Ikasleen artean
oso ondo eramaten ziran, haibat txiste egiten ebenez barre egite genduan eta oso ondo
pasatzen genduan.

Uste dot, esperientzia hau oso aberasgarria izan dala gauza asko ikasi dodazalako,
adibidez, kontu handiz tratatu behar dirala edo andereño eta maisuen lana, guk pentsatzen
dogun baina zailagoa dala pazientzia handia izan behar dabelako. Umeak oso jatorrak dira,
baina euren artean arazo txikiak izan dabez eta beti tutorearengana edo niregana etortzen
ziran, eta kontu handiz lagundu behan neutsen gauzak asko baloratzen dabezalako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina